XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Honen ondorioz, neurotransmisoreak oso distantzia laburrean ibiltzen dira entzimatikoki suntsituak izan orduko.

Bestalde, zuzen-zuzenean jokatzen dute dagozkien neurona, muskulu ala guruinen gainean.

Horregatik, neurotransmisoreek, oso bizitza laburra dute eta beraien ekintza oso eremu mugatuan burutzen da.

Baina arrakasta ebolutiboak bizidunengandik ez ditu erantzun azkarrak bakarrik eskatzen.

Izan ere, epe luzerako egokitzeak, zeinetan bapateko erantzunak ez bait dira premiazkoak, ere eskatzen ditu.

Eta bereziki egokitze hauei erantzuteko eboluzioak nerbio-sistema ezezik, beste erlazio-sistema bat (hormona-sistema, hain zuzen) garatu behar izan du.

Eta sistema hau oso egokia da horretarako, zeren eta, hormonek, neurotransmisoreek baino bizitza luzeagoa dute eta gainera, beraien eragina eremu zabalagoan burutzen da.

Dirudienez eta azken ikerketen arabera, lehenengo hormonak neurjariatuak ziren.

Hau da, hasiera bateko epe luzerako egokitzea neurona berezi batzuen menpe egon zen; nerbio-bulkaden garraioan espezializatuta egon beharrean hormonen jariaketan espezializatu ziren neuronen menpe hain zuzen.

Nerbio-sistematik eratorriak ez diren barnejarioko guruinak, ornogabe nagusiengan (molusku eta artropodoengan) eta ornodunengan bakarrik agertzen dira.

Hala ere, animalia hauengan ere barne- eta kanpoinguruneko estimulu eta barnejarioko guruinen arteko bitarteko loturarik garrantzitsuena neurojariaketa izango da.

17.3.- HORMONA-EKINTZAREN MEKANISMO BIOKIMIKOAK

Esan dugunez, hormonak odolean zehar garraiatzen direnez gero zelula guztietara heltzen dira.

Hala ere, hormona bakoitzaren eragina zelula mugatu batzuetan (itu-zelula izenekoetan) baino ez da igertzen.

Hori horrela da, zelula horiek hormona-hartzaile berezi batzuk dituztelako, hartzaileok dagozkien hormonekin elkartzen direlarik.

Hormonak, proteikoak direnean, (intsulina, hipotalamoko hormonak...) ez dira zelula barnera sartzen.

Hartzailearekin elkartzen direnean, mintz zelularrean dagoen entzima bat aktibatzen da, eta ATP AMP zikliko bihurtzen da.

Honek entzima-katea bat aktibatzean zelulan sorterazi nahi diren aldaketak burutzen dira.